bulia byak, buliabyak@users.sf.net eta josh andler, scislac@users.sf.net

Tutorial honek kopiatu/itsatsi, nodoen edizioa, pultsuan eta bezier marrazketa, bideen eraldaketa, boolearrak, desplazamenduak, sinplifikazioa eta testu tresna lantzen ditu.

Ctrl-geziak, saguaren gurpila edo Erdiko botoiarekin arrastatzea erabili orrian beheruntz mugitzeko Objektuen sorrera, hautatze eta eraldaketen oinarrientzako, begiratu Oinarrizko tutoriala Laguntza > Tutorialak menuan.

Itsasteko teknikak

Hainbat objektu kopiatu Ktrl+C edo ebaki Ktrl+X ondoren, Itsatsi komandoak (Ktrl+V) kopiatutako objektuak kurtsorearen azpian itsasten ditu. Kurtsorea leihotik kanpo baldin badago dokumentu-leihoaren erdian kopiatuko ditu. Hala ere, arbelean dauden objektuak jatorrizko kokapena gogoratzen dute, eta bertan itsats ditzazkezu Itsatsi lekuan komandoaren bidez (Ktrl+Alt+V).

Beste komando batek, Itsatsi estiloak (Shift+Ktrl+V) uneko hautapenari arbelean dagoen (lehengo) objektuaren estiloa aplikatuko dio. Horrela itsatsitako “estiloa”k betetzea, trazaketa, eta letra-tipoa aldatzen ditu, baina ez itxura, tamaina, edo forma baten parametro konkretuak (izar baten erpin kopurua, adibidez).

Itsasteko beste komandoetako bat, Itsatsi tamaina, hautapena eskalatzen du arbelean dauden objektuen tamainarekin bat egiteko. Tamaina itsasteko komando anitz daude: Itsatsi tamaina, Itsatsi zabalera, Itsatsi altuera, Itsatsi tamaina bereiztuta, Itsatsi altuera bereiztuta eta Itsatsi zabalera bereiztuta.

Itsatsi tamainak hautapen osoa eskalatzen du arbelean dauden objektuen batazbesteko tamainara. Itsatsi zabalera eta Itsatsi altuera komandoek hautapen osoa eskalatzen dute horizontalki edo bertikalki arbelean dauden objektuen zabalera edo altueretara. Komando hauek eskalatze proportzionaleko blokeoa errespetatzen dute. Kontrol hau hautapen-tresnaren kontrol-barran dago (Z eta A eremuen artean). Blokeoa ixten bada hautapeneko beste dimentsioak proportzio berean eskalatuko dira; bestela ez dira beste dimentsioak aldatzen. “Bereiztuta” duten komandoek goiko komandoen antzera funtzionatzen dute, baina hautapeneko objektu bakoitza bereiztuta eskalatuko ditu arbeleko objektuen tamaina/zabalera/altueretara

Clipboard is system-wide - you can copy/paste objects between different Inkscape instances as well as between Inkscape and other applications (which must be able to handle SVG on the clipboard to use this).

Pultsuan marrazten eta bide erregularrak

Itxura arbitrariodun formak sortzeko modurik errezena Arkatza (pultsuan) tresna (F6) da:

An example image

Forma erregularragoak nahi izanez gero, Luma (Bezier) tresna (Shift+F6) erabili:

An example image

Luma tresnarekin, klik bakoitzeko nodo zorrotz bat sortzen da, inolako kurba heldulekurik gabe. Beraz klik multzo batek segmentu zuzendun lerroa sortzen du. Klikatu eta arrastatuz Bezier nodo leunak sortuko dira lerro bereko alde bakoitzean dauden bi helduleku agertaraziz

Bai pultsuan bai bezier tresnekin, unean hautatuta dagoen bideak bi aingura karratu txiki erakusten ditu hasieran eta bukaeran. Aingura hauek bidea jarraitzea (ainguretako batetik marraztuz) edo ixtea (aingura batetik bestera marraztuz) ahalbidetzen dute, bide berri bat sortu ordez.

Bideak editatzen

Formen tresnekin sortutako formak ez bezala, Arkatza eta Luma tresnek bideak sortzen dituzte. Bide bat lerro zuzenen eta/edo Bezier kurben sekuentzia bat da, Inkscape-ko beste edozein objektu bezala betetze eta trazatze propietate arbitrarioak izan ditzaketenak. Bide bat editatu daiteke edozein nodo (ez bakarrik defektuzko heldulekuak) nahi bezala arrastatuz edo zuzenean bidearen segmentu bat arrastatuz. Hautatu bide hau eta Nodo tresna aukeratu (F2):

An example image

You will see a number of gray square nodes on the path. These nodes can be selected by click, Shift+click, or by dragging a rubberband - exactly like objects are selected by the Selector tool. You can also click a path segment to automatically select the adjacent nodes. Selected nodes become highlighted and show their node handles - one or two small circles connected to each selected node by straight lines. The ! key inverts node selection in the current subpath(s) (i.e. subpaths with at least one selected node); Alt+! inverts in the entire path.

Bideak editatzeko hiru modu daude: bere nodoak, nodoen heldulekuak edo bidearen segmentu bat arrastatuz. (Saiatu goiko bidearen nodoak, heldulekuak eta segmentuak arrastatzen.) Ktrlek ohizko jokaera du mugimendu eta biraketa murrizteko. Geziak, Tabuladorea, [, ], <, > eta beraien modifikatzaileak hautatzaile tresnarekin bezala funtzionatzen dute, objektuen ordez nodoei aplikatuz. Bide baten edozein puntutan nodoak gehi ditzazkezu bai klik bikoitzarekin bai Ktrl+Alt+Klik eginez gero.

Nodoak ezaba ditzazkezu Del edo Ktrl+Alt+Klik erabiliz. Nodoak ezabatzerakoan bidearen forma mantentzen saiatuko da, ondoko nodoen heldulekuak uzkurtu nahi izanez gero (forma mantendu gabe) Ktrl+Del erabiliz ezaba dezakezu. Hautatutako nodoak bikoiztu (Shift+D) daitezke. Bidea hautatutako nodoetan apur daiteke (Shift+B), edo bide baten bi bukaerako nodo hautatuz elkar daiteke (Shift+J).

Nodo bat izkina bihur daiteke (Shift+C) bi heldulekuen artean edozein angelu era daitekeelarik; leundu (Shift+S) bi heldulekuak beti lerro berean mantenduz (lerrokideak); eta simetriko bihurtu (Shift+Y) leuntzeaz aparte bi heldulekuen distantzia berdina mantenduz. Nodo mota aldatzen duzunean, heldulekuetako baten kokapena finka dezakezu sagua bere gainean mantenduz, beste nodoa bakarrik biratu/eskalatzen delarik.

Nodo baten helduleku bat uzkurtu daiteke bere gainean Ktrl+klik eginez. Ondoz ondoko bi nodoen heldulekuak uzkurtu badaude, nodoen arteko segmentua lerro zuzena izango da. Uzkurtutako heldulekua ateratzeko, Shift+arrastatu nodotik kanpo.

Azpibideak eta konbinatzea

Bide objektu batek azpibide bat baino gehiago izan ditzake. Azpibide bat elkarren artean lotuta dauden nodoen sekuentzia da. (Beraz, bide batek azpibide bat baino gehiago baldin badu ez dira nodo guztiak konektatuta egongo). Azpi-ezkerraldeko hiru azpibideak bide bakarrean daude; eskuinaldeko hiru azpibideak bide ezberdinetan daude:

An example image

Kontutan hartu bide konposatu bat ez dela talde baten berdina. Objektu bakarra da bere osotasunean hautatu behar dena. Ezkerreko objektua hautatu eta nodo tresnara joanda, nodoak agertuko dira hiru azpibideetan. Eskuinekoan, ordea, bide bakarreko nodoak editatu ahalko dituzu aldi bakoitzean.

Inkscape-k bideak Konbinatu ditzake bide konposatu bat (Ktrl+K) sortzeko eta bide konposatu bat Banandu dezake bide ezberdinetan (Shift+Ktrl+K). Frogratu komando hauek goiko adibideekin. Objektu batek betetze eta trazatze bat bakarrik izan dezakenez, bide konposatu batek lehenbiziko (z-ordenean guztien azpian dagoen) bidearen estiloa hartuko du.

Beteta dauden eta teilakatzen diren bideak konbinatzean, orokorrean teilakatutako azaleran betetzea desagertuko da:

An example image

Barnean zuloak dituzten objektuak sortzeko modurik errazena da hau. Bide komando ahaltsuagoentzako begiratu "Eragiketa boolearrak" beherago.

Objektua bide

Any shape or text object can be converted to path (Shift+Ctrl+C). This operation does not change the appearance of the object but removes all capabilities specific to its type (e.g. you can't round the corners of a rectangle or edit the text anymore); instead, you can now edit its nodes. Here are two stars - the left one is kept a shape and the right one is converted to path. Switch to node tool and compare their editability when selected:

An example image

Horrez gain, edozein objekturen trazua bide batean bihur daiteke ("eskema"). Azpian, lehenbiziko objektua jatorrizko bidea da (betetzerik ez, trazu beltza), bigarrena Trazua bide komandoaren ondorioa da (betetze beltza, trazurik ez):

An example image

Eragiketa boolearrak

Bidea menuko komandoek bi objektu edo gehiago eragiketa boolearren bidez konbinatzea ahalbidetzen dute:

An example image

Komando hauen lasterbideak eragiketa boolearren aritmetikako baliokideetan oinarrituta daude (bilketa gehiketa da, diferentzia kenketa, eta abar.).Diferentzia eta Esklusioa komandoak bi objektuei bakarrik aplika daitezke; besteak nahi beste objektuekin lan egin dezakete aldi bakoitzean. Emaitzak beti azpiko objektuaren estiloa hartzen dute.

Esklusioa komandoaren emaitza Konbinaturen oso antzekoa da (gorago ikusi), baina Esklusioak nodo berriak gehitzen ditu jatorrizko bideen ebakiduretan. Zatiketa eta Ebaki bidea komandoen arteko ezberdintasuna lehenbizikoak azpiko objektu osoa mozten duela da, bigarrenak azpiko objektuaren trazua mozten duelarik betetzea kenduz (betetzerik gabeko trazuak zatietan mozteko aproposa).

Laburtu eta luzatu

Eskalatzeaz aparte, Inkscape-ek formak hedatu eta uzkurtu ditzake objektuaren bidea desplazatuz, hau da, puntu bakoitza bidearekiko perpendikularki desplazatuz. Dagozkien komandoak Laburtu (Ktrl+() eta Luzatu (ktrl+)) dira. Azpian jatorrizko bidea (gorriz) eta jatorrizkoarekiko luzatu eta laburtutako bide batzuk ikus daitezke.

An example image

Laburtu eta Luzatu komando hutsek bideak sortzen dituzte (jatorrizko objektua bidea bihurtuz lehendik ez izatekotan). Askotan erabilgarriagoa da Desplazamendu dinamikoa (Ktrl+J), objektu berria sortzen duena, desplazamenduaren distantzia kontrolatzeko heldulekuekin (formen heldulekuen antzera). Hautatu azpiko objektua, nodo tresnara aldatu eta bere heldulekua arrastatu idea egiteko:

An example image

desplazamendu dinamikodun objektu hauek jatorrizko bidea gogoratzen dute, "degradatzen" ez direlarik desplazamenduaren distantzia behin eta berriz aldatzean. Berriro doitu nahi ez izatekotan objektua bide bihur dezakezu beti.

Oraindik erabilgarriago desplazamendu estekatua da, desplazamendu dinamikoaren antzekoa dena baina edita daitekeen beste bide bati estekatuta dagoena. Jatorrizko bide bakoitzeko nahi beste desplazamendu estekatu izan ditzakezu. Azpian, jatorrizko bidea gorria da, desplazamendu estekatu batek trazu beltza du eta ez dago beteta, bestea beltzez beteta dago eta ez du trazurik.

Objektu gorria hautatu eta bere nodoak editatu; ikusi estekatutako objektuak nola erantzuten duten. Hautatu orain estekatutako objektu bat eta arrastatu bere heldulekua desplazamenduaren erradioa doitzeko. Azkenik, ohartu nola jatorrizko objektua mugitzean esteketatutako objektuak ere mugitzen diren. Ohartu baita ere nola estekatutako objektuak askeki mugi edo transforma daitezkeen jatorrizkoarekiko lotura galdu gabe.

An example image

Soilketa

Soildu (Ktrl+L) komandoaren erabilpen nagusia bide baten nodo kopurua txikitzea da, ahal bezala bere forma mantenduz. Erabilgarria izan daiteke Arkatza tresnarekin sortutako bideentzat, tresna honek batzutan behar baino nodo gehiago sortzen dituelako. Azpian, ezkerreko forma arkatzarekin sortu da eta eskuinekoa soildutako kopia bat da. Jatorrizko bideak 28 nodo ditu, soildutakoak 17 (nodo tresnarekiin lan egiteko askoz errezagoa delarik). Gainera leunagoa da.

An example image

Soiltzearen zenbatekoa (atalase izenekoa) hautapenaren tamainaren araberakoa da. Honela, bide bat eta objektu handiago bat hautatuz gero, bidea bakarrik hautatzean baino gehiago soilduko da. Are gehiago, Soildu komandoa azeleratua da. Honek esan nahi du Ktrl+L behin baino gehiagotan eta azkar sakatuz gero (deien arteko tartea 0.5 segundo baino gutxiagokoa bada) atalasea dei bakoitzean handitzen joango da. (Geldiune baten ondoren beste Soiltze bat egiten baduzu, atalasea lehenetsitako baliora itzuliko da.) Azelerazioaz baliatuz erraza da soiltze zehatz bat lortzea kasu bakoitzeko.

Besides smoothing freehand strokes, Simplify can be used for various creative effects. Often, a shape which is rigid and geometric benefits from some amount of simplification that creates cool life-like generalizations of the original form - melting sharp corners and introducing very natural distortions, sometimes stylish and sometimes plain funny. Here's an example of a clipart shape that looks much nicer after Simplify:

An example image

Testua sortzen

Inkscape testu luze eta konplexuak sortzeko gai da. Hala ere, oso erabilgarria da burukoak, banner-ak, logoak, diagramen etiketak, epigrafeak eta abar bezalako testu txikiak sortzeko. Atal hau Inkscape-ren idazteko ahalmenen oinarrizko sarrera bat da.

Testu objektuak sortzea oso erraza da: Testu tresna (F8) hautatu, dokumentuan nonbait klikatu eta zure testua idatzi. Letra-tipoen familia, estiloa, tamaina eta lerrokatzea aldatzeko ireki Testua eta letra-tipoa dialogoa (Shift+Ktrl+T). Dialogo honek hautatutako testu objektuaren edukia aldatzeko fitxa bat du - batzutan erabilgarriagoa izan daiteke oihalean zuzenean editatzea baino (zehazki, fitxak idatzi ahala ortografia zuzentzea ahalbidetzen du).

Like other tools, Text tool can select objects of its own type - text objects -so you can click to select and position the cursor in any existing text object (such as this paragraph).

Testu diseinuan ohizko eragiketa bat hizki eta lerroen arteko tartea fintzea da. Beti bezala, honetarako Inkscape-k teklatu bidezko lasterbideak eskaintzen ditu. Testua objektu bat editatzen egonda, Alt+< eta Alt+> teklek uneko lerroko hizkien arteko tartea aldatzen dute, lerroaren luzera osoa uneko zoomarekiko pixel batean aldatuz (Hautapen tresnarekin alderatuta, tekla berdinek pixelka eskalatzen dute). Gida bezela, testu objektu bateko letra-tipoaren tamaina lehenetsitako balioa baino handiago bada, ziur aski hizkiak defektuzkoa baino apur bat estuagoak egitea onuragarria izango da. Hona hemen adibide bat:

An example image

Bertsio estuagoak itxura hobea du izenburu gisa, baina oraindik ez da perfektua: hizkien arteko tarteak ez dira uniformeak, adibidez “a” eta “t” oso urrun daude elkarrengandik, “t” eta “i” hurbilegi dauden bitartean. Karaktere-tarte txar hauen kopurua (letra-mota tamaina handietan bereziki) handiagoa da kalitate gutxiko letra-motetan kalitate handikoetan baino; hala ere, edozein testu eta edozein letra-tiporekin karaktere-tartea fintzeaz onuratuko diren hizki bikoteak topa daitezke.

Inkscape-k finketa hauek asko errazten ditu. Nahikoa da kurtsorea konpondu nahi diren karakteren artean jartzea eta Alt+geziak erabiltzea kurtsoretik eskuinera dauden hizkiak mugitzeko. Hona berriz ere izenburu berdina, hizkien arteko tarte uniformearekin eskuzko doiketa burutu ostean:

An example image

Hizkiak Alt+Ezkerra eta Alt+Eskuina erabiliz horizontalki mugitzeaz aparte, bertikalki mugitzea badago Alt+Gora edo Alt+Behera erabiliz:

An example image

Of course you could just convert your text to path (Shift+Ctrl+C) and move the letters as regular path objects. However, it is much more convenient to keep text as text - it remains editable, you can try different fonts without removing the kerns and spacing, and it takes much less space in the saved file. The only disadvantage to the “text as text” approach is that you need to have the original font installed on any system where you want to open that SVG document.

Hizkien arteko tartea bezala, lerroen arteko tartea ere findu daiteke lerro anitzetako objektuetan. Tutorial honetako edozein parrafotan Ktrl+Alt+< eta Ktrl+Alt+> teklak frogatu tartea oraingo zoomaren pixel batean txikitu edo handitzeko. Hautatzailearekin bezala, Shift sakatuz tarteentzako edo karaktere-tarteentzako lasterbideen efektua 10 aldiz handiagoa izango da.

XML editorea

Inkscape-ren erabateko tresna poteretsua XML editorea (Shift+Ktrl+X) da. Dokumentuaren XML zuhaitz osoa erakusten du, beti oraingo egoerarekiko eguneratuta. Zure marrazkia edita dezakezu eta XML zuhaitzan aldaketak aztertu. Gainera, XML editorean edozein testu, elementu edo nodoen atributuak alda ditzakezu eta ohialean emaitzak ikusi. SVG interaktiboki ikasteko tresnarik hoberena da, eta editatzeko tresna ohizkoekin burutu ezin diren trikimailuak ahalbidetzen ditu.

Ondorioak

Tutorial honek Inkscape-ko ahalmenen zati txiki bat baino ez du erakusten. Gustoko izatea espero dugu. Ez beldurrik izan esperimentatu eta sortutakoa partekatzeaz. Bisitatu mesedez www.inkscape.org informazio gehiagorako, azken bertsioetarako eta erabiltzaile eta garatzaile tadeen laguntzarako.