Tutorial honek lau forma-tresnak lantzen ditu: Laukizuzena, Elipsea, Izarra eta Espirala. Inkscape-ko formen ahalmenak aurkeztuko ditugu baita nola eta noiz erabil daitezkeen adibideak ere.

Ktrl+Geziak, saguaren gurpila edo erdiko botoiarekin arrastatu orrian beheruntz mugitzeko. Objektuen sorrera, hautapena eta eraldaketen oinarriak Oinarrizko tutorialean ikusi Laguntza > Tutorialak menuan.

Inkscape-k lau forma-tresna moldakor ditu, bakoitzak forma mota bat sortu eta eraldatzeko gai dena. Formak objektuak dira, bere motaren arabera editatzeko modu ezberdinak dituztenak. Formaren itxura arrastatu daitezkeen heldulekuak eta zenbakizko parametroak erabiliz zehaztu daiteke.

Adibidez, izar batekin bere erpin kopurua, beraien luzera, angelua, biribiltzea, eta abar alda ditzakezu — baina izar bat izaten jarraituko du. Forma batek bide bat baino askatasun gutxiago du, baina maiz interesgarriagoa eta erabilgarriagoa izaten da. Forma bat bide bihurtu daiteke (Ktrl+Shift+C), baina alderantzizko bihurketa ezinezkoa da.

Forma tresnak Laukizuzena, Elipsea, Izarra eta Espirala dira. Aztertu dezagun lehenbizi forma-tresnen erabilpen orokorra; ondoren forma mota bakoitza landuko dugu.

Trikimailu orokorrak

Dagokion tresnarekin ohialean arrastatuz forma berri bat sortzen da. Behin forma sortu ondoren (eta hautatuta dagoen bitartean), diamante itxurako helduleku txuriak erakusten ditu. Honela, helduleku hauetatik arrastatuz sortu berri duzun forma editatu ahalko duzu.

Lau forma ezberdinek bere heldulekuak erakusten dituzte bai lau forma-tresnetan bai nodo-tresnan (F2). Sagua heldulekuren baten gainetik pasatzean, egoera barran agertuko da helduleku honek modifikatzaile ezberdinekin arrastatu edo klikatzerakoan egingo duena.

Honez gain, forma-tresna bakoitzak Tresna-kontrolen panelean bere parametroak erakutsiko ditu (oihalaren gainean, horizontalki). Normalean zenbaki-sarrera eremu batzuk eta balioak leheneratzeko botoi bat izaten ditu. Uneko tresnaren motako forma anitz hautatzerakoan, kontrol paneleko balioak aldatzean hautatutako formak aldatzen dira.

Tresna-kontrolean egindako aldaketak mantentzen dira, horregatik tresna honekin sortzen diren hurrengo objektuentzako erabiliko dira. Adibidez, izar baten izkinen kopurua aldatzerakoan, izar berriek izkin kopuru hau edukiko dute. Gainera, nahikoa da forma bat hautatzea bere parametroak tresna-kontrolera bidaltzeko, sortutako forma berrientzako erabiliko direlarik.

Forma-tresna batean gaudela, klik eginez objektu bat hauta daiteke. Ktrl+Klik (taldean hautatu) eta Alt+Klik (azpikoa hautatu) hautapen-tresnan bezala funtzionatzen dute. Esck hautapena ezeztatzen du.

Laukizuzenak

Laukizuzena forma sinpleena da, baina ziur aski diseinuan eta ilustrazioan gehien erabiltzen dena. Inkscape-k laukizuzenen sorrera eta editatzea ahal bezain erraz eta apropos izaten saiatzen da.

Joan Laukizuzen tresnara F4 sakatuz edo tresna-barran dagokion botoian klik eginez. Marraztu laukizuzen berri bat urdin honen ondoan:

An example image

Ondoren, Laukizuzen tresnarekin jarraituz, hautapena aldatu laukizuzen batetik bestera bere gainean klik eginez.

Laukizuzenak marrazteko lasterbideak:

Ikus dezakezunez, hautatutako laukizuzena (marrazten bukatzean laukizuzena hautatzen da) hiru erpinetan helduleku bana erakusten du. Berez lau helduleku dira, baina horietako bi (goi eskuinaldeko erpinean) bata bestearen gainean daude laukizuzena borobildu ez bada. Bi hauek biribiltzeko heldulekuak dira; beste biak (goi ezkerraldean eta azpi eskuinaldean) tamaina aldatzeko heldulekuak dira.

Azter ditzagun biribiltzeko heldulekuak lehenbizi. Hartu bat eta beherantz arrastatu. Laukizuzenaren lau erpinak biribiltzen dira, eta biribiltzeko bigarren heldulekua agerian jartzen da — erpinaren jatorrizko posizioan mantentzen da. Biribildutako erpin borobilak nahi izanez gero, hau da egin beharreko guztia. Albo batean bestean baino biribiltze handiagoa duten erpinak nahi izanez gero, beste heldulekua ezkerraldera mugi dezakezu.

Azpian, lehenbiziko bi laukizuzenek biribildutako erpin borobilak dituzte, eta beste biek biribildutako erpin eliptikoak dituzte:

An example image

Laukizuzen tresnan jarraituz, ondoko laukizuzenotan klikatu eta biribiltzeko heldulekuei arreta jarri.

Maiz, nahiz eta laukizuzenak tamaina ezberdinetakoak izan, biribildutako erpinen erradio eta itxura konstante mantentzea nahi dugu (pentsatu tamaina ezberdinetako biribildutako kutxen diagrama batean). Inkscape-k lan hau errazten du. Joan Hautapen tresnara; bere tresna-kontrol barran lau txanda-teklen talde bat dago. Ezkerreko bigarrenak borobildutako bi erpin zentrukide ditu. Honekin biribildutako erpinen eskalatzea kontrola daiteke laukizuzena eskalatzerakoan.

Adibidez, azpian jatorrizko laukizuzen gorria askotan bikoiztu eta eskalatu da, gora eta behera, proportzio ezberdinetara, “Laukizuzenak eskalatzean, eskalatu izkina biribilduen erradioa” botoia ezgaiturik dagoela.

An example image

Ohartu zaitez laukizuzen guztien biribildutako erpinen tamaina eta itxura berdina dela, laukizuzen guztien goi eskuinaldeko erpinek biribiltze berdina dutelarik. Puntudun laukizuzen urdin guztiak jatorrizko laukizuzen gorria eskalatuz lortu dira, Hautapen tresna erabiliz, biribiltze heldulekuak eskuz ikutu gabe.

Alderatzeko, hona hemen multzo berdina baina “Laukizuzenak eskalatzean, eskalatu izkina biribilduen erradioa” botoia gaituta:

An example image

Orain biribildutako erpinak ezberdinak dira, laukizuzenak bezala, eta ez dago goi eskuinaldeko erpinean adostasunik (zoom-a handitu ikusteko). Laukizuzena bide bihurtuz (Ktrl+Shift+C) eta bidea eskalatuz gero lortuko zen emaitza (ikusgarri) bera da hau.

Hauek dira laukizuzenen biribiltze heldulekuentzako lasterbideak:

Laukizuzen tresnako kontrol barrak hautatutako laukizuzenaren borobiltze erradio horizontala (Rx) eta bertikala (Ry) erakusten ditu, edozein luzera unitate erabiliz zehazki adieraz daitezkeelarik. Sortu izkin zorrotzak botoiak esandakoa betetzen du

Laukizuzen asko batera aldatzeko aukera kontrol hauen abantaila garrantzitsu bat da. Adibidez, geruzako laukizuzen guztiak aldatu nahi badituzu, Ktrl+A (Hautatu denak) sakatu eta nahi dituzun parametroak zehaztu Kontrol barran. Laukizuzen ez den edozein gauza hautatuta egonez gero, ezikusi egingo zaio — laukizuzenak bakarrik aldatuko dira.

Azter ditzagun orain laukizuzena eskalatzeko heldulekuak. Hautapen tresnarekin eskalatu ahal badugu, baliteke zeure buruari galdetzea helduleku hauek zertarako behar ditugun.

Hautapen tresnak duen arazoa hau da: horizontalak eta bertikalak beti dokumentuaren orriaren arabera hartzen dituela. Bestalde, laukizuzenaren eskalatzeko heldulekuek laukizuzenaren aldeen arabera eskalatzen dute, baita laukizuzena biratuta edo zehiartuta egonda ere. Adibidez, saiatu ondoko laukizuzena eskalatzen Hautapen tresnarekin eta ondoren Laukizuzen tresnaren eskalatzeko heldulekuekin:

An example image

Eskalatzeko heldulekuak bi direnez, laukizuzena edozein norabidetan eskalatu dezakezu, baita bere aldeetan zehar mugitu ere. Eskalatzeko heldulekuek beti mantentzen dute borobiltzearen erradioa.

Hauek dira eskalatzeko heldulekuen lasterbideak:

Hemen duzu laukizuzen berdina, non puntu grisdun lerroek Ktrl teklarekin arrastatuz gero eskalatzeko heldulekuek jarraituko duten norabideak adierazten duten (froga egin ezazu):

An example image

Laukizuzen bat zehiartu eta biratuz, ondoren bikoiztuz eta heldulekuen bidez eskalatuz, 3D konposaketak modu errazean sor daitezke:

An example image

Hemen ikus daitezke laukizuzenen konposaketa ezberdinak, biribilketak eta gradienteak barne:

An example image

Elipseak

Elipse tresnak (F5) elipseak eta zirkuluak sor ditzake, segmentu edo arkuetan bilakatu ditzakezunak. Marrazteko lasterbideak laukizuzen tresnaren berdinak dira:

Azter ditzagun elipseen heldulekuak. Hautatu honako hau:

An example image

Berriro ere, hasieran hiru helduleku ikusten dira, baina benetan lau daude. Eskubirago dagoen heldulekua beste bat du azpian eta elipsea “irekitzen” uzten dizu. Eskuineko heldulekua arrastatu, ondoren azpian agertzen den heldulekua arrastatu eta tarta-grafikoen segmentu ezberdinak lortuko dituzu:

An example image

Segmentu bat lortzeko (arku bat eta bi erradio), arrastatu elipsearen kanpokaldetik; arku bat lortzeko arrastatu barrukaldetik. Goian 4 segmentu daude ezkerraldean eta 3 arku eskuinaldean. Ohartu arkuak itxi gabeko formak direla, hau da, trazua elipsearen inguruan doa baina ez ditu arkuaren bi amaierak lotzen. Hau argi ikusteko betetzea kendu eta trazua bakarrik utzi:

An example image

Ezkerreko haizemaile itxurako segmentu estuak azter itzazu. Ktrl teklarekin heldulekuko angelu finkatzea erabili erraz sortutakoa da. Hauek dira arku/segmentuen heldulekuen lasterbideak:

Finkatze angelua Inkscape-ren hobespenetan alda daiteke (Urratsak fitxan).

Elipsearen beste bi heldulekuak tamaina bere zentruarekiko aldatzeko erabiltzen dira. Beraien lasterbideak laukizuzenen borobiltze heldulekuen antzekoak dira:

Laukizuzenen eskalatzeko heldulekuak bezala, elipsearen heldulekuek altuera eta zabalera elipsearen berezko koordinatuetan mugitzen dituzte. Honek esan nahi du biratutako edo zehiartutako elipse bat bere jatorrizko ardatzetan erraz zabaldu eta hazi daitekeela, biratuta edo zehiartuta mantenduz. Saia zaitez elipse hauetako edozein bere heldulekuetatik eskalatzen:

An example image

Izarrak

Izarrak Inkscape-ren forma konplexu eta kitzikagarrienak dira. Zure lagunak Inkscape-rekin flipatu nahi badituzu, utz iezaiezu Izar tresnarekin jolasten. Amaigabeko denbora-pasa izango da — zaletasunak sortzekoa!

Izar tresnak bi motatako objektuak sor ditzake, antzekoak baina ezberdinak: izarrak eta poligonoak. Izar batek bi helduleku ditu bere erpinen luzera eta forma definitzeko; poligono batek helduleku bakarra du arrastatzerakoan biratu eta eskalatzeko:

An example image

Izar tresnaren Kontrol barraren lehenbiziko kontrola, izarretik poligonora bihurtzeko botoiak dira (eta alderantziz). Ondoren, zenbaki-eremu batek izar edo poligono baten izkin kopurua adierazten du. Parametro hau Kontrol barratik bakarrik edita daiteke. Baimendutatko tartea 3tik (nabaria denez) 1024ra doa, baina zure ordenagailua geldoa baldin bada ez zenuke zenbaki handirik (200 baino handiagoa adidez) frogatu behar.

Izar edo poligono berria marraztean,

Izar bat forma askoz interesgarriagoa da, noski (nahiz eta praktikan poligonoak askotan erabilgarriagoak izan). Izar baten bi heldulekuek funtzio pixkat ezberdinak dituzte. Lehenbiziko heldulekuak (hasieran erpin batean dago, hau da izar baten izkina ganbil batean) izarraren izpiak luzeago edo laburrago egiten ditu, baina biratzerakoan (formaren erdigunekiko), beste heldulekua honen arabera biratzen da. Honek esan nahi du ezin dituzula izarraren izpiak zehiartu helduleku honekin.

Beste heldulekua (hasieran bi izkinen arteko erpin ahurran), alderantziz, erradialki eta tangentzialki aske mugi daiteke, erpineko heldulekuari eragin gabe. (Berez, helduleku hau erpin bihur daiteke erdigunearekiko bestea baino urrunago mugituz.) Helduleku hau da izarraren izkinak zehiartu ditzakeena, edozein motatako kristal, mandala, elurmaluta eta trikuak lortzeko:

An example image

Izar sinple bat nahi izanez gero, inolako apaingarririk gabe, zehiartzeko heldulekua bestearen portaera berdina izatera behartu dezakezu:

Ohialean bertan heldulekuak arrastatzearen gehigarri bezala, Kontrol barrak Erradio-tasa eremua dauka, zentruarekiko bi heldulekuen distantziarekiko proportzioa zehazten duena.

Inkscape-ren izarrek beste bi trikimailu dute gordeta. Geometrian, poligono bat ertz zuzen eta erpin zorrotzak dituen forma bat da. Mundu errealean, ordea, kurbilineartasun eta borobiltze maila ezberdinak agertzen dira — eta Inkscape-k hau ere egin dezake. Laukizuzenekin alderatuta, izar edo poligono bat biribiltzea apur bat ezberdina da, ordea. Honetarako ez duzu berezko heldulekurik erabiltzen, baina

“Tangentzialki” zentrurako norabidearekiko perpendikularki mugitzea esan nahi du. Shift sakatuta zentruaren inguruan erlojuaren alderantzizko norantzan helduleku bat “biratzen” baduzu borobiltze positiboa duzu; erlojuaren norantzan biratuz, borobiltze negatiboa. (Ikusi azpian borobiltze negatiboko adibideentzako.)

Hona hemen biribildutako karratu (Laukizuzen tresna) eta 4 aldetako biribildutako poligono (Izar tresna) baten arteko diferentzia:

An example image

Ikus dezakezunez, laukizuzenek ertz zuzenak eta erpin borobilduak dituzten bitartean, borobildutako poligono edo izar batek ez du lerro zuzenik; bere kurbaturak pixkanaka aldatzen dihoa maximotik (erpinetan) minimora (erpinen arteko erdialdean). Inkscape-k hau egiten du formako nodo bakoitzari Bezier tangente lerrokideak gehituz (forma bide bihurtuz eta Nodo tresnarekin mihatuz ikus daitezke).

Kontrol barran zehaztu daitekeen Biribildua parametroa tangente hauen luzeren eta parean duten poligono/izarren aldearen arteko erlazioa adierazten du. Parametro hau negatiboa izan daiteke, tangenteen norantza aldatzen delarik. 0.2tik 0.4ra bitarteko balioek espero daitekeen borobiltze “normala” ematen dute; beste balioek patroi eder, korapilatsu eta erabat asmaezinak sortzen dituzte. Borobiltze handiko izar batek bere heldulekuak baino askoz hurrunago hel daiteke. Hemen dituzu adibide batzuk, bakoitzaren borobiltzea adierazita:

An example image

Izarraren erpin ahurrak zorrotzak baina ganbilak leunak edo alderantziz nahi baduzu, izarretik desplazamendu bat (Ktrl+J) sortuz erraz egin dezakezu:

An example image

Inkscapen izarren heldulekuak Shift+arrastatzea gizakiarentzako lorpen finetako bat da. Baina oraindik hobea izan daiteke.

Mundu errealeko formak hobeto imitatzeko, Inkscapek bere izar eta poligonoak ausazkotu (hau da, ausaz distortsionatu). Ausazkotze txiki batek erregulatasun gutxiagoko izarrak lortzen ditu, naturalagoak, askotan irrigarriak; ausazkotze handiak forma ero asmaezinak lortzeko modu jostagarri bat da. Borobildutako izar bat borobildua izaten jarraitzen du ausaztu ondoren. Hona hemen lasterbideak:

Ausaz nahastutako izar bat marraztu edo heldulekua-arrastatu-editatzen baduzu, “dar-dar” egingo du, helduleku baten posizio zehatz bakoitzari ausazkotze gradu zehatza dagokiolako. Beraz, Alt gabe helduleku bat mugitzerakoan, forma berriro ausazkotzen du maila berdinean; Alt-arrastatu erabiltzean aldiz, ausazkotze bera mantentzen du baina bere maila fintzen du. Hemen dituzu parametro berdinak dituzten izarrak, baina bakoitzaren heldulekua apur bat mugituz berriro ausaz nahastuz (0.1 inguruko ausazkotze maila):

An example image

Eta hemen goiko lerroko erdiko izarra, ausazkotze maila -0.2 eta 0.2 bitartean aldatuta:

An example image

Lerro honeko erdiko izarraren heldulekuak Alt+arrastatu eta ikusi nola eraldatzen den eskuin eta ezkerraldeko auzokieden itxurara joanez — eta urrutirago.

Ausaz nahastutako izarrentzako erabilera propioak asmatuko dituzu, ziur aski, baina niri bereziki ameba itxurako orbanak eta izugarrizko paisaia duten eta ximur handietako planetak gustatzen zaizkit:

An example image

Espiralak

Inkscape-ren espiralak erabilpen askotako formak dira, nahiz eta ez izan izarrak bezain interesgarriak, batzutan oso erabilgarriak dira. Espiral bat, izar bat bezala, erdigunetik hasita marrazten da: bai marraztean bai editatzean,

Behin marraztuta, espiral batek bi helduleku ditu barruko eta kanpoko aldeetan. Edozein helduleku arrastatzerakoan, espirala bildu edo hedatzen da (hau da “jarraitzen” du, bira kopurua aldatuz). Beste lasterbide batzuk:

Kanpoko heldulekua:

Barruko heldulekua:

Espiral baten dibergentzia bere biren arteko linealtasun faltaren neurria da. 1 balioa duenean, espirala uniformea da; 1 baino txikiagoa denean (Alt+arrastatu goruntz), espirala trinkoagoa da periferian; 1 baino handiagoa denean (Alt+arrastatu beheruntz), espirala trinkoagoa da erdigunean:

An example image

Espiral baten gehienez 1024 bira izan ditzake.

Elipse tresna elipseak egiteaz aparte arkuak (kurbatura konstanteko lerroak) egiteko hona den bezala, Espiral tresna aldatzen doan kurbatura duten kurbak egiteko erabilgarria da. Bezier kurba soilekin alderatuz, askotan arku edo espiral bat aproposagoa da heldulekua kurban zehar mugituz laburrago edo luzeago egin daitekeelako formari eragin gabe. Baita, nahiz eta espiral bat normalean bete gabe marrazten den, betetzea gehitu eta trazua kendu dezakezu efektu interesgarriak lortzeko.

An example image

Puntuz osatutako trazua duten espiralak bereziki interesgarriak dira — formaren kontzentrazio leuna eta ekidistanteak diren markak (puntu edo marrak) konbinatzen dituzte moire efektu ederrak sortuz:

An example image

Ondorioak

Inkscape-ren forma tresnak oso poteretsuak dira. Ikasi beraien trikimailuak eta gustora jolastu beraiekin — diseinu lanetan zabiltzanean eskertzekoa izango da, bide simpleak erabili ordez formak erabiltzea askotan bektore artea sortzen azkarragoa eta aldatzen errezagoa egiten du. Formen hobekuntzei buruzko ideiarik eduki ezkero, jarri kontaktuak garatzaileekin.